Hotel Aitana
Iparralde 51, Irun 20302 (Gipuzkoa) – Spain
Irungo izar bateko kategoriadun Hotel Aitanak jatetxe eta kafetegi propioak ditu, kalefakzio, kable bidezko telebista eta doako Wi-fi konexiodun gelak eskaintzen ditu. Batzuk balkoi edo terrazak ere dituzte.
Hendaia-Frantziarekin mugan lan bidaiak, bikotearekin edo Frantzia eta Espainiaren arteko paseko turisten bidaiak egiteko egokia da.
Santiago zubiaren ondoan kokatzen da, Iparreko Donejakue Bidearen hasiera markatzen duelarik.
Hotelaren aurrean Frantzia edo Nafarroara bista eta paisaia zoragarridun bideetatik eraman zaitzakeen kilometro batzuetako bidegorria pasatzen da.
Donostia hiritik 25 km-tara aurkitzen da hotela eta Donostiako aireportutik 3 km-tara.
Ezagutu gure ingurunea. Zer ikusi, zer egin...
DENETIK HURBIL
Frantzia-Hendaia eta bere tren geltokiaren ondoan. Nafarroaren ondoan. Donostiako aireportutik oso hurbil. Donostiatik 20 min.-tara.
HONDARTZAK ETA NATURAGUNEAK
Hondarribia eta Hendaiako hondartza eta golf-zelai eta naturagune ezberdinetatik hurbil.
GELA EROSOAK
19 gela eroso, tratu familiarra. Doako wifi-a. 24 orduz irekitako harrera. Mugikortasun murriztutako pertsonentzako prestatua.
IRUNGO HIRIGUNEA
Hotel Aitana estrategikoki kokatuta dago. Irungo hirigune eta alde zaharretik 10 min.-tara oinez.